XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XLII ATZALBURUA

BAKEA GlZONAKAN EZTALA IPIÑI BEAR.

1. JESUKRISTO'k,- Ene seme, zure bakea zure gogokide ta lagunen batean ezarten ba-dozu, urduri ta nastuta aurkituko zara.

2. Baña beti bizi ta diraun egiagana itzultzen ba-zara, doan edo ilten dan adiskideagaitik etzara ittunduko.

3. Adiskideganako maitasuna neugan ezarri bear da, ta bizitza onetan on eta maitagarri dirudizuna, neugaitik maite izan bear dozu.

4. Ni barik, adiskidetasuna ezetarako be ezta, ta eztau iraungo; ta nik alkartzen eztodan maitasuna ezta maitasun garbia ta benetakoa.

5. Zeurez adiskideakanako zaletasunetan iñogaz artu-emonik barik bizitea gura izateraño, ilda egon bear dozu.

6. Gizona lurreko atsegiñetatik urrintzen dan bestean (...).